XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Karrantzako udalerrian kokaturiko 20 hektareako lursailean dago berau.
Hantxe bisitariek hurbil-hurbiletik ikus ditzakete berrehun bat espezie.
Baina parkeko basurdeak, oreinak edo otsoak ez dira arruntak.
Beste hainbat animalia bezala, bertako sendategira heldu ziren zauriturik eta, arrazoiren batengatik berriro aske bizi ezin zutenez, parkean geratu behar izan zuten.
KARRANTZAKO haran ikusgarriari begira dagoen
Eta dena hondatzen hasia zen.
Bizkaiko beste puntan, Garain hain zuzen, bazegoen 1983tik Xabier Maiztegi albaitariak zuzendu eta Foru Aldundiak babesten zuen Basabereen Birgaikuntza Zentrua, txikiegi geratzen ari zena, berriro askatu ezin zituzten animaliak gero eta gehiago baitziren.
Batak bestearekin topo egin eta, iazko ekainean Bizkaia Parke Ekologikoa sortu zen.
Egun guztietan egoten da zabalik.
Hortxe, ingurune ikusgarri batean, badago alde batetik bisitatu ezin den Birgaikuntza zentrua.
Zentru honetatik urtean zehar 300 bat animalia pasatzen dira.
Bestetik, iazko ekainetik abendura arte 40.000 bisitari izan zituen parkea bera dugu eta parkean badaude elbarritasunengatik edo gatibutzaren ondorioengatik askatu ezin diren animaliak, baina baita flora ere.
Adibidez, ehun bat zuhaitz mota ikus daitezke.
Aspaldiko jabeek aldatutako 50 urteko magnoliak, Ameriketatik ekarritako Lawson altzifreak, eta haritza, artea edo gorostia bezalako zuhaitz autoktonoak.
Aurten parkeko arduradunak hasi dira bide ondoko zuhaitzak izendatzen eta dagoeneko 200 batek erakusten dute latinezko izena, gaztelaniazkoa eta euskarazko karteltxo batzuen bidez.
Asturiasko hartzakHala ere, ikusgarriena animaliak dira.
Hurbil-hurbiletik ikus daitezke, beraien instalakuntzak jarraitu behar den bide ondoan baitaude.
Sarreraren ondoan badago poney bat, gero oreinen lekua,
Esate baterako, poneya zirko batetik ekarri zuten; orein batzuk kumeak zirela eraman zituzten Birgaikuntza Zentrura.
Bide nagusiari jarraiki, adarzabalen talde bat dago eta ondoren dordokak.
Ur hegaztien artean Bilboko parkeko ahate batzuk daude.
Eta ahateen ondoan Asturiasko zentru batetik ekarritako bi hartz, biak emeak.
Bestalde, kaiola batzutan basakatuak, katajinetak eta azkonarrak ikus daitezke, besteak beste.
Hegan egin ezin duten hegaztiakHartzak, otsoak edo azeriak hurbiletik ikustea harrigarria da, baina hegoetan zauriak izan zituztelako hegaz egin ezin duten hegaztiei begiratzea ere miresgarria.
Hegaztirik ere badago parke honetan, leku ezberdinetan banandurik.
Beti lurrean ibiltzen diren bi zikoin eta bi koartza elkarrekin daude bere urmael eta guzti.
Beste lursail batean, saiak eta belatzak daude hurbiltzen direnei so.
Gero kaiola handi batzuetan banatuta, zenbait miru beltz, miru gorri, aztore, gabirai...
Eta beste lursail batean gaueko harrapariak daude.